lunes, diciembre 19

Africa bideoa, Surfer Poll- en sari banaketerako ahutatua.


Aritzek eta lagunek Afrikako bidaian egindako bideoa Surfer Poll- eko sari banaketerako nominatua izan da. Saria Dane Reynolds- eko bideo batek eroan dau, baina lan bikaina egin dabe Aritz eta lagunak olatu ezezagun hau aurkitzen.

viernes, diciembre 16

2011 denboraldia jadanik amaituta.


Denboraldia lehiatua izan da 2011-koa, non irabazle asko egon diran. Urte honetan zehar gauza ikusgarri asko ikusi doguz, Owen Wright, John John Florence eta Gabriel Medinaren errebelazioak moduan. Lehenengo denboraldia izan da Andy barik. Eta asko nabarmendu da, Kelly- k bere 11. munduko txapelketa irabazi daualako. Olatu honak egon dira munduko olatu onenen txapelketetan eta espero dogu ASP konturatzea Mundaka konpetiziora bueltatu behar dala, urte osoan zehar olatu ederrak egon baitira.

lunes, diciembre 12

Kieren Perrow Billabong Pipe Masters- en txapelduna!



Inork ez ebanez espero Kieren Australiarrak Pipelinen irabazi dau. Pasadan urtean lez, maila oso altua erakutsi dau, bietan finalera helduz. Txapelketa gogorra eta arina izan da, hiru egunetan txapelketa egin baita. Semifinal laurdenetan surflari hoberenak leihatu ziran, haien artean: Kelly, Joel, Florence, Medina, Bourez...
Kieren eta Joel final parekatu baten egon ziran, baina Kieren garaitu eban bere surf hoberenarekin tuboen barruan.

viernes, diciembre 9

Egun gogorra lehenengoa Billabong Pipe Masters- en.


Egun oso gogorra izan da gaurkoa Pipeline- n. Ia bost metroko olatuekaz lehiatu behar izan dira. Eguneko heroia John Florence- k izan da hamar batekin olatua batean. Jausiak izan dira normalenak gaur eta laban ugari ikusi dira. Asteburu amaierarako espero da olatu altuera jaistea eta txapelketa normalago bat ospatzea.


lunes, diciembre 5

Badator Billabong Pipe Masters!


Surf munduko txapelketarik eta ezagunena edo historikoena dator abenduaren 8 honetan. Surf munduko surflaririk onenak egongo dira eta gonbidatu prestijiosoenak. Olatu onak egongo dirala espero dogu txapelketa ikusgarria eukiteko.

John John Florence Vans World Cup of Surfing- ren txapelduna!


Surfaren hirukoitz koroiaren bigarren txapelketa irabazi dau, final ez oso lehiatuan. Finala saia izango zela zirudien Adan Melling eta Michel Bourez bertan zegozalako. Baina John Florence bere surf onena atara eban eta  sei puntu atera eutsazan bakoitzari. 

miércoles, noviembre 9

Gabriel Medina Rip Curl Pro Search 2011- ren irabazlea.


Gabriel Medina izan da oraingoan irabazi dauana, San Frantsizkon. Kelly laurden finaletan kanporatu eta Taylor Knox semifinaletan kanporatu eta gero, Joel Parkinson- eri irabazi deutsa. Final erraza izan da Gabrielentxako, 6 puntugatik irabazi baiteutso. Irabazi dauan bere bigarren txapelketa da, eta asko prometitzen dau 17 urteko gazte honek.


viernes, noviembre 4

Ke11y deitu.


Andy- ren heriotzaren urteurrenaren egunean alde on bat egon zan. Kelly Slater- rek bere 11. munduko txapelketa irabazi eban Adriano de Souza- ren kaporaketarengaitik lehenengo rondetan. Kelly jada, San Francisco- ko  laurden finaletan dago eta irabaziko dauala dirudi.


Urte bat Andy gabe.

Pasadan eguaztenean, urte bat egin zan Andy hil egin zanetik. Urte honetan surf mundua asko aldatu egin da ,txarrerantz. Gaur egun ezin dau inork Kelly gelditu. Andy eta bere emaztearen semea udan jaio egin zan.